– Etxeko menua prestatzerakoan parte har dezaten utzi: honela gustuko dituzten platerak eta hain gustuko ez dituztenak jarri behar direla ohartuko dira. – Erosketa garaian inplikazioa: une honetan elikagai mota desberdinak aukeratzearen arrazoia azalduz. – Sukaldean sartu eta beraiek ere parte har dezatela: janaria prestatzeak daukan lanaz ohartu daitezela, honela gehiago balioztatuz. – Familian jatorduak indartuz: guraso edo tutoreek denbora gehiago dute entzun eta galderak egiteko. – Gurea den kultura gastronimikoaz hitz egin: errezeta tradizionalen jatorriak azalduz. – Eredu izan: beraiek begiratzen duten ispilua zara, zuk egiten duzuna kopiatzeko joera dute. – Jatorduak bakean egoteko une izan daitezela, liskarrik gabe: honela jatorduak ilusioz hartuko dituzte. – Zapore eta eraketa desberdinak dauzkaten elikagaiak probatu.
2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena
NOLA ERAKUTSI HAURREI ONDO JATEN, HAZIERA ONA IZAN DEZATEN?
HAURREN ELIKADURA OSASUNTSUARI BURUZKO BIDEOA
Bideo honetan, haurrek izan beharreko elikadura osasuntsuari buruz ari dira. Aukeratutako bideo hau, heldu zein haurrei bideratuta dago, informazioa modu argi batean azaltzen delako.
2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena
ELIKADURA PIRAMIDEA: HAUR ETA NERABEENTZAT ZUZENDUTA
2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena
ELIKADURA HAUR HEZKUNTZAN
ELIKADURA
Haurtzaroa, gure bizitzako etapa garrantzitsuena da. Etapa honetan aldaketa prozesu etengabean gaude eta horregatik, oso garrantzitsua da elikadura eta nutrizioari, dagokion tokia ematea.
Elikadura osasuntsu eta orekatu bat izanez gero,
garapen fisiko eta intelektual hobea lortuko dugu.
Argazkia: http://imagenesdeninos.com/20-imagenes-de-ninos-comiendo/ |
Haur baten elikadura osasuntsua izan dadin, anitza eta orekatua izan beharko da: karbohidratu, proteina, gantz, bitamina eta mineralez osatua. Elikagai
guzti hauek zereal, lekale, fruta, barazki, arrain, haragi, arraultza
etab.etatiklortuko ditugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)