2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

HAURREKIN ELIKAGAI OSASUNTSUAK LANTZEKO MATERIAL DIDAKTIKOA


Ariketa honen bidez, haurrek, elikagai osasuntsuak eta ez osasuntsuak bereizi beharko dituzte. Modu honetan, haurrek, modu ludiko batean ikaskiko dute. Gainera, ariketa mota hauekin, irakasleak, elikagai osasuntsu eta ez osasutsuei inguruko azalpenak emateko aukera izango du. 
Argazkia: http://es.slideshare.net/silveriagarcia/proyecto-escuela-de-cocina-fichas-y-otros-recursos

Fitxa honen bidez, haurrek animaliazko jatorria eta barazizko jatorria diztuzten elikagai desberdinak bereizi ditzakete. Fitxa honekin batera, irakasleak, agertzen ez diren beste zenbait elikagaiaen informazioa eman dezake. 

Argazkia: http://es.slideshare.net/alcocebre/desarrollo-de-habilidades-basicas-atencion-memoria-y-razonamiento-2



2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

NOLA ERAKUTSI HAURREI ONDO JATEN, HAZIERA ONA IZAN DEZATEN?


– Etxeko menua prestatzerakoan parte har dezaten utzi: honela gustuko dituzten platerak eta hain gustuko ez dituztenak jarri behar direla ohartuko dira. – Erosketa garaian inplikazioa: une honetan elikagai mota desberdinak aukeratzearen arrazoia azalduz. – Sukaldean sartu eta beraiek ere parte har dezatela: janaria prestatzeak daukan lanaz ohartu daitezela, honela gehiago balioztatuz. – Familian jatorduak indartuz: guraso edo tutoreek denbora gehiago dute entzun eta galderak egiteko. – Gurea den kultura gastronimikoaz hitz egin: errezeta tradizionalen jatorriak azalduz. – Eredu izan: beraiek begiratzen duten ispilua zara, zuk egiten duzuna kopiatzeko joera dute. – Jatorduak bakean egoteko une izan daitezela, liskarrik gabe: honela jatorduak ilusioz hartuko dituzte. – Zapore eta eraketa desberdinak dauzkaten elikagaiak probatu.

ELIKAGAIEN BILKETA

2015eko azaroaren 28-tik, 2015 eko abesduaren 5era arte, supermerkatu gehienetan elikagaiak bilduko dira. Elikagai hauek, Espainian janaririk gabe dauden haurren eta familien artean banatuko dira.
ANIMATU ZAITEZTE, GURE LAGUNTZA BEHAR DUTE!

HAURREN ELIKADURA OSASUNTSUARI BURUZKO BIDEOA



Bideo honetan, haurrek izan beharreko elikadura osasuntsuari buruz ari dira. Aukeratutako bideo hau, heldu zein haurrei bideratuta dago, informazioa modu argi batean azaltzen delako.

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

ELIKADURA PIRAMIDEA: HAUR ETA NERABEENTZAT ZUZENDUTA





Argazkia: http://tenerunaalimentacionsaludable.blogspot.com.es/2013/04/una-buena-nutricion-y-una-dieta.html
Piramide honen bidez, haurrek astean zehar jan behar dituzten elikagaiak agertzen dira. Gainera, elikagai bakoitzeko, zenbat kontsumitu behar duten  adierazten da. 



2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

ELIKADURA HAUR HEZKUNTZAN


 ELIKADURA

Haurtzaroa, gure bizitzako etapa garrantzitsuena da. Etapa honetan aldaketa prozesu etengabean gaude eta horregatik, oso garrantzitsua da elikadura eta nutrizioari, dagokion tokia ematea.
Elikadura osasuntsu eta orekatu bat izanez gero,
garapen fisiko eta intelektual hobea lortuko dugu.
Argazkia: http://imagenesdeninos.com/20-imagenes-de-ninos-comiendo/


Haur baten elikadura osasuntsua izan dadin, anitza eta orekatua izan beharko da: karbohidratu, proteina, gantz, bitamina eta mineralez osatua. Elikagai guzti hauek zereal, lekale, fruta, barazki, arrain, haragi, arraultza etab.etatiklortuko ditugu.