2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

NOLA ERAKUTSI HAURREI ONDO JATEN, HAZIERA ONA IZAN DEZATEN?


– Etxeko menua prestatzerakoan parte har dezaten utzi: honela gustuko dituzten platerak eta hain gustuko ez dituztenak jarri behar direla ohartuko dira. – Erosketa garaian inplikazioa: une honetan elikagai mota desberdinak aukeratzearen arrazoia azalduz. – Sukaldean sartu eta beraiek ere parte har dezatela: janaria prestatzeak daukan lanaz ohartu daitezela, honela gehiago balioztatuz. – Familian jatorduak indartuz: guraso edo tutoreek denbora gehiago dute entzun eta galderak egiteko. – Gurea den kultura gastronimikoaz hitz egin: errezeta tradizionalen jatorriak azalduz. – Eredu izan: beraiek begiratzen duten ispilua zara, zuk egiten duzuna kopiatzeko joera dute. – Jatorduak bakean egoteko une izan daitezela, liskarrik gabe: honela jatorduak ilusioz hartuko dituzte. – Zapore eta eraketa desberdinak dauzkaten elikagaiak probatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina